XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arabako euskara XVIII. mendean

Esanak esan, euskarak bizirik jarraitu zuen, XVIII. mendean zehar, Arabako lurraldezatirik handienean, nahiz eta nekazal sektoreetan baztertua gelditu.

J.M. Barandiaran-ek aurkituriko agiri batek, 1787.az geroztikoa bera, Arabako eskualde euskaldunak aipatzen ditu: .

Agiri berak Gasteizko Bikaritzak biltzen zituen herriak aipatzen ditu, auzoen kopuruaren arabera sailkatzen dituelarik: Lehen saila (15 auzotara artekoak): Askartza, Zerio, Andollu, Argandoña, Bolibar, Villafranca, Monasterioguren, Gamiz, Izartza, Okina, Gardelegi, Berrostegieta, Eskibel, Gometxa, Zumelzu, Gobeo, Krispixana, Margarita, Lermanda, Lejarda, Mandojana, Lopidana, Astegieta, Gereña, Otaza, Igorre, Martioda, Gamarra Gutia, Abetxuku, Mendiguren, Artaza, Arzubiaga, Lamiano.

Bigarren saila (16tik 25 auzotara artekoak): Elorriaga, Arkaute, Ilarraza, Matauko, Otazu, Eltzegileen Huribarri, Gaztelu, Aretxabaleta, Lasarte, Zubilana, Billodas, Ariñiz, Zuhatzu, Antezana, Geto Beitia, Geto Goitia, Arriaga, Mendarozketa, Apodaka, Foronda, Gasteiz.

Hirugarren saila (26tik 35 auzotara artekoak): Arkaia, Oreitia, Jungitu, Arbulo, Mendiola, Armentia, Trespuentes, Mendotza, Estarrona, Gamarra Handia, Arangiz, Dibiñaga-Etxebarri, Dibiñaga-Huribarri, Betoñu, Arratzu-Huribarri.

Laugarren saila (26tik 50 auzotara artekoak): Aberasturi, Ali, Langrares.

- Bostgarren saila (50 auzotatik gorakoak): Gasteiz, Zurbano.

XIX. eta XX. mendeak XIX. mendean zehar, euskarak atzera egiten du Lautadan eta Gasteiztik iparraldera gordetzen da bizirik.